XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzordeen berri EUSKERA. R. Badiolak adierazi duenez, 1982. urteko lehen alea, bildumako XXVII. alea, inprimatzeko prest dago.

Lan guzien banaketa egin da.

LEKUKOAK. Txomin Peillen jaunak, Jusef Egiategi xuberotarraren Filosofo Hûskaldûnaren Ekheia izeneko liburua gertatu du bilduma honetarako.

Lino Akesolok, beste alde, Gasteluçarren Eguia Catholicac izenekoa dakar.

OINARRIZKO EUSKARA. Imanol Berriatuak utzitako hutsunea bete beharra zegoen eta Euskaltzaindiak, eritzi guziak entzunik, bidean diren lanak burutzen joateko babesa ematen dio batzordeari.

J. San Martin jaunak eman du goizeko bilkuran esandakoen berri.

Txostenak Euskaltzaindiak dituen eginkizunen sailkapenaz mintzatu da J.M. Satrustegi idazkaria.

Zenbait batzorde desagerturik, Dialektologia, Gramatika eta Hiztegigintza izango dira, besteak beste ekintza nagusiak.

Liburu Gordailua ere garrantzi haundiko ekintza gertatu da eta; langile bat horretaz arduratuko da.

Azkue Bibliotekan ere bada lan.

F. Ondarra euskaltzainak Garesko euskararen bereiztasun zenbait aipatu ditu bere txostenean eta elkarrizketa bizia sortu du entzuleen artean.

J.M. Azpiroz euskaltzain urgazleak euskal hiztegiaren gehigarriak jaso ditu Nafarroan, eta hirugarren atala aurkeztu du gaur, Leitza eta Lesakan bildutakoekin.

Eta besterik gabe amaitu da batzarra.

Euskaltzainburua Fr. Luis Villasante / Idazkaria Jose Mª Satrustegi.